Eskola Kirola egitasmoko azken festaz gozatu zuten herriko gazteek

Txintxarri Aldizkaria 2023ko mai. 30a, 15:00

2022-2023 ikasturtean Eskola Kirola egitasmoan parte hartu duten gaztetxoek azken festaz gozatu zuten hilaren 27an Michelin Kirol gunean. Adinaren arabera, jolasak edo futbola, pilota zein eskubaloia egin zituzten eta goiz ederra igaro zuten.

Ikasturte honetako jarduera amaitu den arren, hurrengoa prestatzen hasi dira dagoeneko Ttakun Kultur Elkartea eta Landaberri zein Sasoeta-Zumuburu ikastetxeko guraso elkarteak. Landaberrik dagoeneko izena emate epea ireki du eta Sasoeta-Zumaburuk hilaren 5ean hasiko du. Guraso elkarteek esteka bat bidaliko diete gurasoei eta horren bitartez egingo dira inskripzioak ekainaren 16ra arte.