Arrieskalleta elkartearen 16. urteurrena ospatu dute

Txintxarri Aldizkaria 2023ko mai. 28a, 13:04

Hamaiketako ederra egin zuten bertaratutakoek. Argazkia: Arrieskalleta elkartea.

Arrieskalletako bazkideek gogotik ospatu zuten 16. urteurrena atzo, Kale Nagusian duten egoitzan. Nola? Halako tokietan ohikoa den bezala: jateko eta edateko ugari eta giro ederrarekin. 40-50 bat pertsona elkartu ziren.

Patata tortilla, hestebete iberikoak, gildak, errusiar entsalada, postre gozoak...eta, batez, ere, giro ona. Arrieskalleta elkarteko bazkide eta zuzendaritzako kideak Kale Nagusiko egoitzan elkartu ziren atzo eguerdian, 16. urteurrena gogotik ospatzeko. Bertan egon zirenek nabarmendu dute oso gustura aritu zirela, eta ospakizuna girotzeko musika jarri zutela. 40-50 bat pertsona bertaratu ziren.

Gaur-gaurkoz, Jennifer Sanchez da elkartearen lehendakaria, eta lehendakariordea, Jon Antxordoki. Taldea pertsona hauek osatzen dute: Maite Manso (idazkaria); Gorka Mendizabal (diruzaina); eta Xabier Rekondo, Eider Amonarriz, Aitor Yaben eta Yosu Galdos (sotolariak).