Udako denboraldia asteazkenean hasiko da Hipodromoan

Txintxarri Aldizkaria 2023ko mai. 26a, 09:30
Udaberriko denboraldiaren antzera, lasterketa ugariz gozatu ahalko dite zaletuek Arg.: Isaac Farre.

Udako denboraldia hastear da Donostiako Hipodromoan; maiatzaren 31n, asteazkenarekin, lehen jardunaldia jokatuko da. Gainerako hitzorduak ekainaren 7an eta 15ean; uztailaren 1ean, 9an, 16an, 22an eta 30ean; abuztuaren 6an, 13an, 15ean, 20 eta 27an eta irailaren 2an eta 10ean. Saio gehienak arratsaldez izango dira. Bi jardunalditan, uztailaren 9an eta abuztuaren 15ean, gainera sei lasterketaz gozatu ahalko dute zaletuek. Guztira 77 lehia izango dira eta 867.750 euro banatuko dira saritan.