Elkartasun palakadak emango dituzte igandean, Zabaletan

Txintxarri Aldizkaria 2023ko mai. 25a, 11:49

Zabaletako I. Pala Txapelketa osoa eta Infernuko III. Pala Txapelketako azken faseetako partidak jokatuko dituzte Zabaleta auzoko pilotalekuan. Jarduera baten eta bestearen artean bazkari herrikoia egingo dute, eta Donostiako auzo okupatu horren alde topa. Ekimenak 10:30ean hasiko dira. 

Egitaraua
  • 10:30etik aurrera, Zabaletako I. Pala Txapelketako partidak.
  • 14:00etan, bazkari herrikoia. Ostean sorpresak izango direla aurreratu dute. Herri bazkarirako izena eman nahi dutenek 659 35 59 48 telefono zenbakira deitu edo infernupala@gmail.com helbide elektronikora idatzi behar du. Partaide bakoitzak 7 euro edo ahal duena ordaindu beharko du eta edalontzia eraman.
  • 16:20ean, topa, Infernuaren alde.
  • 16:30etik aurrera, Infernuko III. Pala Txapelketako finalaurrekoak eta final handia jokatuko dituzte.