Buruntzaldea IKTko benjaminak ederki jardun dira Gipuzkoako txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2023ko mai. 25a, 11:15
Igerilari osoa proban parte hartu zuten Buruntzaldea IKTko kideak. Arg.: Buruntzaldea IKT.

Igerilari osoa Eskolarteko Gipuzkoako Txapelketa Bergarako Agorrosin Udal Kiroldegian lehiatu zen hilaren 21ean. Lurralde osoko benjamin mailako igerilariak batu ziren lehenengoz denboraldi osoan

Buruntzaldea IKTko zazpi igerilarik gogotsu egin zioten aurre erronkari: 2011 urteko Ander Martinez, Liher Albizu eta Oier Jauregi; 2012 urteko Aitor Ormazabal, Aiala Erro Amy Y. Sanchez eta June Apeztegia.

Guztiek 50 m. tximeleta zein estilo libre, bizkar eta bular estiloko 100 m. probetan igeri behar izan zuten. Sailkapena lau probetan lortutako emaitzen baturarekin egin zen eta adinen arabera. 

Herriko taldeko igerilariek lehia bikaina eskaini zuten eta euren markak ondu zituzten,. Hauek dira lortutako emaitzak:

2011 urtekoak
  • Oier Jauregi: 18º (560 puntu)
  • Liher Albizu: 19º (552 puntu)
  • Ander Martinez 23º (501 puntu)
2012 urteko mutilak
  • Aitor Ormazabal: 12º (473 puntu)
2012 urteko neskak
  • Amy Y. Sanchez: 34º
    (512 puntu)
  • June Apeztegia: 51º (414 puntu)
  • Aiala Erro: 60º
    (311 puntu)

Prestatzaileek jakitera eman dutenez, "oso gustura atera ginen haurrek egondako probekin, baita lehiaketa osoan izan duten jarrerarekin".

Hurrengo hitzordua ekainaren 10ean izango dute igerilari gazteek, Lasarte-Oriako 32. Saria.