Udaberri Festako sariak banatu ditu Aterpeak

Txintxarri Aldizkaria 2023ko mai. 25a, 10:57

Urtaroarekin lotutako kanpaina "arrakastatsua" izan dela nabarmendu du Aterpea merkatarien elkarteko lehendakari Miguel Angel Prietok. 500 euroko bi sari eta 250 euroko lau jaso dituzte sei bezerok, pozarren. Antolatzaileek aurreratu dute egitasmo gehiago aurrera eramango dituztela herriko establezimenduetan erostea sustatzen jarraitzeko.

Berasategi Kafeak dendaren atarian elkartu dira antolatzaile, udal ordezkari eta saridunak. Banan-banan iragarri dituzte sei sarien irabazleak nortzuk izan diren: 
 
500 euroko bi erosketa txartel
 
  • Vidal Rodriguez
  • Maria Jesus Lazaro

250 euroko lau erosketa txartel

  • Alvaro Real
  • Mari Jose Herrero
  • Emilio Navarro
  • Koro Iartza
Udaleko Sozioekonomia batzordeburu Nuria Fernandezek Aterpea zoriondu du, herriko merkataritza bultzatzearen alde egiten duen lanagatik. Elkarte horretako lehendakari Miguel Angel Prietok azpimarratu du arrakastatsua izan ohi dela Udaberriko Festa, eta gazteengan herriko dendetara joateko ohitura sustatzean jarri du arreta. "Ilusio askorekin joan dira marrazkien bila erakusleihoetara, horrek herritar eta komertzioen arteko harremana indartzen du".