"Poz-pozik eta bihotza beteta" etorri dira Xumelako lagunak bertatik, hunkituta, "Euskal Herriarekiko maitasuna ereitearen adibide bat" delako Trebiñuko herri horretakoa. Nabarmendu dute Argantzunko herritarrek "sekulako erakustaldia" egin dietela: "Urteak daramatzate Euskal Herriaren parte izan nahi dutela esaten, baina agintariek ez diete jaramonik egiten. Hala ere, ikastola jarri zuten martxan duela hogei urte, eta jo eta ke ari dira lanean euskaraz ikasi eta bizitzeko".
Xumela koruaren hurrengo emanaldia datorren astean izango da, Zabaleta auzoko jaietan.