Ostadarreko jubenilak Gipuzkoako finala jokatuko du aurten ere

Txintxarri Aldizkaria 2023ko mai. 24a, 13:30
Ostadarreko jubenilak ez du partidarik galdu bigarren fasean.

Bigarren urtez jarraian, Ostadar SKTko Boleibol saileko jubenilek Gipuzkoako txapelketako finala jokatuko dute; Bera Bera taldea izango du aurrean. Txapelketako azken fasea ederki amaitu du Asier Acuriolak zuzentzen duen taldeak – bi garaipen erdietsi zituen – eta ez du partidarik galdu finalerako bidean

Ligako azken jardunaldian hitzordu bikoitza izan zuen jubenil taldeak. Urdin-beltzek Hilaren 19an, Aldapeta Maria B izan zuten aurrez aurre eta  egun bat gearoago Harresi 2ren aurka neurtu zituzten indarrak. Bietan 0-3 markagailuarekin nagusitu zen Ostadarreko taldea.

Hilaren 27an, sailkapeneko bigarren postua amaitu duen Bera Bera izango du aurkari. Bi taldeen arteko azken neurketa borrokatua izan zen, azken setean erabaki zen garailea. Gipuzkoako txapeldun titulua mantentzeko lan zaila izango du, beraz, Ostadarreko taldeak.