Lasarte-Oriako txoko ugari ezagutu ditu EAJren Gipuzkoako ahaldun nagusigai Eider Mendozak

Txintxarri Aldizkaria 2023ko maiatzaren 24a

Kanpainako azken ekitaldiak aurrera eramaten ari dira alderdi politikoak. Lasarte-Oriako EAJk bisita berezia jaso zuen atzo arratsaldean: herrira etorri zen Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko hautagai Eider Mendoza, bertako hainbat txoko ezagutzera, Jon Antxordoki alkategaiaren eta taldekideen eskutik.