Azken neurketan omenaldi xumea jaso du Iraia Iparragirre herritarrak

Txintxarri Aldizkaria 2023ko mai. 24a, 12:00

Z7 zelaian jokatu zuen azken eguna izan zen hilaren 19koa Iraia Iparragirre Argandoña herritarrarentzat.Real Madrilen aurka neurtu zituzten indarrak txuri-urdinek eta bigarren zatian atera zen herritarra. Aurkako emaitzari itzulia emateko gogor egin zuen lan Lasarte-Oriako jokalariak. Banako berdinketarekin konformatu behar izan zuen Realak, baina partida osteko oroitzapen ederrak izango ditu taldeko kapitainak. Real Sociedad, Z7ko zaletu, taldekide zein bere lagunen omenaldi xumea jaso zuen Iraiak. Taldekideek dantzatutako Agurra, Maddi Larrañagaren bertsoa, lore sortak, txapela edo guztien artean abestutako En Tol Sarmientoren Zurekin batera... guztien berotasuna eta aintzatespena jaso zuen jokalariak. Eta azken agur modura, Iraiak taldea animatzeko egin ohi zuen oihua entzun zen Zubietako zelaian.