Arabako eta Bizkaiko taldeek eman zioten hasiera lehiari eta bana berdindu zuten. Penaltietan 3-2 gailendu zen Gasteizeko ordezkaria.
Salburuaren aurka jokatu zuen lehen neurketa Eguzkik.Intentsitate handiko neurketa izan zen eta lasarteoriatarrek jokoa kontrolatu arren, husnako berdinketarekin konformatu behar izan zuen talde hori-beltzak. Penaltiak bota zituzten eta arabarrek lehenengoan kale egin zuten; herritarrek, aldiz, hiru sartu zituzten (Alex Regueira, Beñat Murillo eta Aratz Fuentes).
Alabaina, Eguzkiko gazteek ez zuten ia atsedenik hartzeko tarterik izan; jarraian Sestao izan baitzuten aurkari.Bizkaitarren aurkako norgehiagoka bestelakoa izan zen. Hasieratik nagusi izan zen Lasarte-Oriako taldea. Sestaok aukerarik sortu arren, Alex Regueira eta Aratz Fuentesen golek neurketa erabaki zuten.
Lehiaketako hiru emaitzak kontuan izanik, Eguzki Euskadiko Jokoetako txapeldun izan zen eta infantilek kopa jaso zuten.
Gainerako txapelketak
Garaipen horri esker, Espainiako txapelketako multzoetako fasea jokatuko du taldeak oraindik zehazteko dagoen lekuan.Espainia osoko taldeak lau multzotan banatuko dituzte eta lehen sailkatuak azken faserako txartela eskuratuko du.
Bien bitartean, hilaren 28an, Gipuzkoako txapelketako finalari egin beharko dio aurre infantil taldeak. Antiguokoren aurka neurtuko ditu indarrak Bidebietako kiroldegian, Donostian.