Palomo Linares zezen-lagunarteak urteurren bazkaria egin du

Txintxarri Aldizkaria 2023ko mai. 21a, 15:18

Palomo Linares elkarteak bere 56. urteurrena ospatu du igandean egoitzan egindako bazkariarekin. Bazkideez gain, Agustin Valdivia alkatea eta Txus Alonso zinegotzia ere izan dira mahai inguruan, eta Irigoien jatetxeko Jon Moredok prestatutako bazkariaz gozatu dute: piper erre entsalada, bakailao hostorea pikillo piper saltsarekin, idi haragia eta gazta tarta. Mariano Sanchez elkarteko lehendakariak ongi etorria eman die denei eta Juan Luis parrokoak bedeinkatu du bazkaria.