Bi estiloren arteko topaketa

Txintxarri Aldizkaria 2023ko mai. 20a, 21:45

Andres Marin flamenko dantzariak eta Jon Maya euskal dantzariak Yarin ikuskizunaren emanaldia egin dute larunbat arratsaldean kultur etxean. Julen Achiaryk jotako perkusio musikaren lotura haritik tiraka, elkarrizketa bat sortu dute bi dantzariek, bakoitzak bere kultura eta estilotik, elementu komunak bilatu dituzte. Izenburua bera, bien abizenen batura da eta ikuskizunak bezala, kulturen eta herrien arteko elkarbizitza irudikatu nahi du. Argiztapen urriak eta janzkerak zuri-beltzeko filmak gogora zekartzan une batzuetan, eta agertokian bertan edo aretoko hormetan sortutako itzalak ere saioaren parte izan dira.