Ostadarreko Ohorezko Infantil mailako taldeak garaipenarekin amaitu du denboraldia

Txintxarri Aldizkaria 2023ko mai. 19a, 15:54

Ostadar Ohorezko Infantil mailako taldeak Mariñoren aruka neurtu zituen indarrak kopako azken jardunaldian. Bigarren zati borrokatuaren ostean, 4-3 gailendu zen etxeko taldea

Mariño nagusi izan zen neurketako lehen minutuetan. Ostadarreko infantilak urduri hasi zuten neurketa. Jokalariak atzetik jokatzen saiatzen ziren arren, ez zuten jokoa ongi bideratzen jakin eta baloi ugari galdu zituzten. Hori baliatuz Itungo taldeak gola egin zuen eta 0-1 markagailuan zela atsedenaldia iritsi zen.

Bigarren zatian, hobeto atera zen zelaira etxeko taldea eta aukerak sortu zituen. Alabaina, Mariñok bigarren gola egin zuen.

Talde urdin-beltzak ez zuen amore emango, ordea; binako berdinketa lortu zuen.

Tamalez irundarrek hirugarrenez zulatu zuten etxekoen atea eta berriro neurketari itzulia ematea egokitu zitzaion etxeko taldeari. Ahaleginak ahalegin berdinketa lortu eta azken minutuan, garaipeneko gola egin zuen talde urdin-beltzak.

Era honetara, ederki amaitu dute denboraldia Ohorezko Infantil mailako gazteek. Hala ere, taldeak ez da kopako azken faserako sailkatu; zazpigarren amaitu du lehiaketa.