Ostadarreko atletak Euskadiko zein Gipuzkoako txapelketako lehen postuetan

Txintxarri Aldizkaria 2023ko mai. 18a, 15:45
Ostadarreko infantil eta alebin mailako atleta taldea. Arg.: Ostadar Atletismo.

Ostadar Atletismo saileko gazteek 18 eta 20 urtez azpiko Euskadiko txapelketa eta infantil zein alebin mailako Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako azken jardunaldia jokatu zituzten hilaren 13an eta 14an. Proba ezberdinetako podiumera igo edo finaletan izan ziren talde urdin-beltzeko kideak

Eskolarteko Gipuzkoako txapelketako azken jardunaldia lehiatu zen, Antonio Elortza belodromoan, Donostian. Bertan Ostadar SKTko alebin eta infantil mailako atleta gazteek euren onena eman zuten eta honakoak dira emaitza nabarmenenak.
 
Infantil mailan, Eider Redondok 60 m. hesi probako zilarrezko domina jantzi zuen (09,25) eta Iugatz Almagro zortzigarren sailkatu zen, 10,64 markarekin.
 
Almagro bera eta Xabier Martin altuera jauziko finalean izan ziren; bosgarren (1,36 m.) eta laugarren (1,40 m.) amaitu zuten lehiaketa, hurrenez hurren.
 
Alebin mailan, Dana Del Amok eta Amelie Floresek bi proba lehiatu zituzten: luzera jauzia eta 60 m. hesiak. Del Amok bietan seigarren postua eskuratu zuen 4,03 metroko jauziarekin eta 11,42 markarekin; Flores, aldiz, zazpigarren izan zen luzera jauzian (4,06 m.) eta zazpigarren, lasterketan (11,47). Iker Ibeas ere 60 m. hesi probako finalean parte hartu zuen eta 11,07 marka eginez, zortzigarren sailkatu zen.
 
Euskadiko txapelketa
 
Belodromotik kanpo, Kote Olaizola estadioan bildu ziren 18 eta 20 urtez azpiko Euskadiko txapelketa lehiatu behar zuten atletak. Ostadarreko bederatzi kidek parte hartu zuten eta 18 urtez azpiko mailan lehen postuetan sailkatu ziren proba batzuetan.
 
Aiala Ramos podiumeko bigarren mailara igo zen xabalina jaurtiketa proban, 30,47 metroko jaurtiketari esker eta pisu jaurtiketan laugarren izan zen, 9,61 m.
 
Proba berak egin zituen Nora Manzanalek. Gazteak bosgarren postuan (23,49 m.) amaitu zuen xabalina proba eta zazpigarren postua eskuratu zuen pisu jaurtiketan (8,14 m.).
 
Alex Alkain 100 m. lasterketako finalean laugarren postua eskuratu zuen (11,40).
 
Oinatz Almagrok jauzi probetako bi finaletan egon zen. Jauzi hirukoitzean laugarren postua lortu zuen, 12,70 m., eta zazpigarren izan zen luzera jauzian, 5,52 m.
 
June Garcia jauzi hirukoitzean laugarren izan zen, 10,23 metroko jauziarekin eta Hodei Garcia, berriz, seigarren amaitu zuen xabalina jaurtiketan, 27,94 m.