Uztailean adin guztieterako kirol jarduerak izango dira Maialen Chourraut kiroldegian

Txintxarri Aldizkaria 2023ko mai. 18a, 13:30

Heldu, gazte eta haurrei zuzendutako kirol eskaintza izango da uztailaren 3tik 28ra Maialen Chourraut kiroldegian. Izena ematea martxan da ekainaren 16ra arte 

Uztailean Maialen Chourraut kiroldegiko jarduerak ez du etenik izango. Udal Kirol Zerbitzuak adin guztietarako ikastaroak eskainiko ditu.

Helduek total training, bodyzumba, kardiofit edo igerian egiten hasteko saioak izango dituzte aukeran.

Gazteen eskaintza bi jardueraz osatuko da: padela eta total training.

Haurrek, berriz, kirol udalekuez eta igeriketa saioez gozatu ahalko dute.

Talde horietako batean parte hartu nahi duten herritarrek kiroldegiko bulegora hurbildu behar dute honako ordutegian: goizez astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara eta arratsaldez, asteazkenetan, 17:00etatik 19:00etara. Kirol zerbitzuek jakinarazi dutenez, arrazoi teknikoak direla medio, ezin dira inskripzioak internet bidez egin.