Pausoz pauso Gipuzkoako txapelketako finalerako bidean

Txintxarri Aldizkaria 2023ko mai. 17a, 10:00

Ostadar Boleibol saileko jubenilek pauso garrantzitsua eman zuten hilaren 13an, sailkapeneko buru Hernani 2 garaituta. Asier Acuriolaren taldea bigarren postuan da oraingoz; asteburu honetan hitzordu bikoitza izango du. Bi neurketak irabaziz gero, sailkapeneko buru jarriko da eta Gipuzkoako txapelketarako finalean izango da berriro

Boeibol zaletuek partida borrokatuaz gozatu zuten Maialen Chourraut kiroldegian. Hernani 2 jubenil mailako burua eta etxeko Ostadr izan ziren buruz buru. Bi taldeak azken fasean partidarik galdu gabe iritsi ziren neurketara eta garaipenak Gipuzkoako txapelketako finaleko sailkapenerako abantaila lortzeko garrantzitsua zen. Ostadarrek lortu zuen garaipena, 3-1.

Partidan urdin-beltzak izan ziren nagusi. Asier Acuriolaren jokalariek ederki prestatu zituzten jokoaldiak eta Hernanik ezin izan zuen Ostadrren erasoei erantzun. Lehen bi setak etxeko taldeak eskuratu zituen (25-15 eta 25-11). Erasoan fin ibili ziren Lasarte-Oriako taldeko jokalariak eta defentsa ederra eginz uten. Hirugarren setean errotazioek ez ioten mesede egin etxeko taldeari eta Hernanik arnas hartu ahal izan zuen 25-9 garaituz. Azken setean aldiz, Ostadarrek berriro bere nagusitasuna erakutsi zuen bai erasoan zein defentsan eta 25-9 irabazi zuen.

Asteburu honetan, bi hitzordu jokatu beharko dituzte Acuriolaren jokalariek Harresi (neurketa atzeratua) eta Aldapeta Maria B taldeen aurka. Ostadarreko prestatzailearen ustetan, "ez dira okertu daitezkeen neurketak eta irabaziz gero, gure merituengatik lehenengo postuan amaituko genuke bigarren fasea eta finalera iritsiko ginateke bigarren urtez jarraian".