Intza Fernandez herritarra bigarren izan da Gipuzkoako Trainerilla txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2023ko mai. 17a, 09:15
Hondarribiako kideak eta Intza Fernandez (ezkerreko aldean, goiko ilaran laugarrena) Gipuzkoako Trainerilla Txapelketako podiumean. Arg.: Hondarribia AE

Hondarribia Arraun Elkarteko trainerilla eta Intza Fernandez herritarrak hitzordu bikoitza izan zuten hilaren 13an eta 14an, Hondarribian. Lehen egunean, Trainerilla ligako azken jardunaldia jokatu zuten. zazpi ontzi lehiatu ziren eta Hondarribia A taldeak bigarren postua eskuratu zuen. Postu horrek hurrengo eguneko Gipuzkoako txapelketan parte hartzeko txartela eman zion eskifaiari eta Intza Fernandez herritarrari. Lehiaketa horretan Tolosaldea, Hibaika A eta Zumaia ontziekin neurtu zituzten indarrak berdeek. Tolosaldea izan zen garailea (17.38,38);  Hondarribia A (17.59,52) podiumeko bigarren mailara igo zen eta Intza Fernandez herritarrak zilarrezko domina jantzi zuen.