Iraia Iparragirreren azken agurra, prentsa aretoan

Iraia Iparragirre Argandoña herritarrak gaur bere azken prentsaurrekoa eskaini du Real Sociedadeko eta futbolari profesional jokalari bezala. Talde txuri-urdineko kideak eta Natalia Arroyo entrenatzailea izan ditu lagun. Bere erabakiaren zergatien berri emateaz gain, kazetarien galdereei erantzun eta, besteak beste, erreleboaren gainean mintzo da agerraldian. 

Prentsaurreko osoa ikus dezakezue Real Sociedadeko kanalean hurrengo bideoan.