Santa Ana Pala txapelketan izena emateko epea maiatzaren 17n irekiko da

Txintxarri Aldizkaria 2023ko mai. 15a, 17:00

Lasarte-Oriako Udalak 40. Santa Ana pala txapelketa antolatuko du. Neurketak ekainaren 5ean hasiko dira eta uztailaren 26ko finalarekin emango zaio amaiera lehiari. 16 urte bete dituzten eta Buruntzaldean (Andoain, Lasarte-Oria, Urnieta, Usurbil) bizi diren emakumeek eta gizonezkoek parte hartu ahal dute txapelketan. Izena ematea – bikotea osatzen dutenen eta ordezko jokalariaren izena, bi abizen eta telefono zenbakia – Maialen Chourraut kiroldegian egin behar da maiatzaren 17tik 26ra. Inskripzioa doan da.