Danok Kide elkarteak antolatutako XVIII. Musika Topaketen barruan, Dos-i taldeak Nordika kontzertuaren emanaldia egin du ostiral arratsaldean Ama Brigitarren komentuko elizan. Hamaika ahotsez osatutako taldeak Europa iparraldeko obrekin atondutako egitaraua eskaini die eliza bete duten herritarrei, tartean, Felix Mendellssohn konpositorearen zenbait pieza. Musika lagungarririk gabe, ahotsek soilik baliatu dituzte ordubeteko saioan. Amaitzeko, bis moduan, Leonard Cohen eta Elvis Presley-ren abesti bana aukeratu dute.