Mende erdia ospatzen hasi da Lasartearra elkartea eta datozen asteetan ere zenbait jarduera aurrera eramango ditu. Ostiral iluntzean, elkarteak ibaiertzean duen egoitzan bertso afaria egin dute Ane Labaka eta Lierni Rekondo bertsolariekin. 40 bat lagun elkartu dira mahaien inguruan su artean lanean fin aritu diren sukaldariek prestatutako menuaz gozatzeko: urdaiazpikoa, entsalada, masaila patata purearekin, tarta eta kopa. Horrekin guztiarekin hasi aurretik, Txomin Balza elkarteko presidenteak bertsolariak aurkeztu eta diploma bana eman die oroigarri, hauek bina bertsorekin erantzun diote opariari. Giro atseginean afaldu ondoren etorri dira gainerakoak.