Zenbait tailer egingo dituzte Aterpea elkarteko komertzioek gaur arratsaldean

Txintxarri Aldizkaria 2023ko mai. 12a, 06:00

Udaberri Festa egiten ari da Aterpea merkatarien elkartea. Zenbait tailer antolatu ditu gaurko Plan B kafetegian, Ormazabal loradendan eta Eli Lasa farmazian. 17:00etan hasiko dira hiruak.

  • 17:00etatik 18:30era, etxeko gailetak egiten ikasteko saioa, Plan B kafetegian.
  • 17:00etatik 19:00etara, landareak landatzen ikasi, Ormazabal loradendan.
  • 17:00etatik 19:30era, Osasuna eta etxeko sendagaiak tailerra, Eli Lasa farmazian.