Literatur lehiaketetara lanak aurkezteko azken eguna da gaur

Txintxarri Aldizkaria 2023ko maiatzaren 12a

Lasarte-Oriako Udalak martxan jarri ditu aurtengo literatur lehiaketak. Horietara lanak aurkezteko azken eguna ostirala izango dela jakinarazi dute antolatzaileek, hilak 12. Ohi bezala, euskarazko nahiz gaztelaniazko poesia, mikrokontakizun eta ipuinak sarituko dituzte.

Aurtengo literatur lehiaketak martxan jarri ditu Lasarte-Oriako Udalak. Jakinarazi du lanak aurkezteko azken eguna hilaren 12a izango dela, ostiralarekin. Aurreko urteetan bezala, euskarazko nahiz gaztelaniazko poesia, mikrokontakizun eta ipuinak sarituko dituzte. Antolatzaileek zehaztu dute aurkezten diren idazkiek originalak izan beharko dutela. Haurren ala helduen kategorian parte hartu, sariak desberdinak izango dira. Ekitaldia azaroaren 18an egingo dutela aurreratu dute. 

Haurrentzako kategoria

Espezialitate hauetan lehiatu ahalko dute parte hartu nahi dutenek: 

  • A kategoria: 2014. urtean eta hurrengoetan jaioak.
    •  Euskarazko  ipuina (gai librea, gutxienez folio bat).
  • B kategoria: 2011, 2012 eta 2013. urteetan jaioak.
    • Euskarazko  ipuina (gai librea,  gutxienez bi folio).
  • C kategoria: 2008, 2009 eta 2010. urteetan jaioak.
    • Euskaraz ipuina (gai librea, gutxienez hiru folio)
    • Poesia euskaraz (gai eta metrika libreak, gutxienez 60 bertso lerro).

Espezialitate eta kategoria bakoitzak sari hauek izango ditu:

  • Lehenengo saria: 200 euro eta diploma
  • Bigarren saria: 150 euro eta diploma
  • Hirugarren saria: 100 euro eta diploma

Helduentzako kategoria

Honako espezialitate eta sariak zehaztu dituzte helduen kategorian:

  • Poesia euskaraz. Gai eta metrika libreak eta 300 bertso gehienez.
    • Saria: Diploma eta 650 euro.
  • Euskarazko poesiako Lasarte-Oria saria. Gai eta metrika libreak eta 300 bertso gehienez (1997 eta 2007 bitartean jaiotakoentzat).
    • Saria: Diploma eta 650 euro.
  • Poesia gaztelaniaz. Gai eta metrika libreak eta 300 bertso gehienez.
    • Saria: Diploma eta 650 euro.
  • Gaztelaniazko poesian, Lasarte-Oria saria. Gai eta metrika libreak eta 300 bertso gehienez (1997 eta 2007 bitartean jaiotakoentzat). 
    • Saria: Diploma eta 650 euro.
  • Mikrokontakizuna euskaraz. Gai librea eta gehienez 1.500 karaktere, zuriuneak barne hartuta.
    • Saria: Diploma eta 650 euro. 
  • Euskarazko mikrokontakizuneko Lasarte-Oria saria. Gai librea eta gehienez 1.500 karaktere, zuriuneak barne hartuta (1995 eta 2005 bitartean jaiotakoentzat).
    •  Saria: Diploma eta 650 euro.
  • Mikrokontakizuna gaztelaniaz. Gai librea eta gehienez 1.500 karaktere, zuriuneak barne hartuta.
    • Saria: Diploma eta 650 euro. 
  • Gaztelaniazko mikrokontakizuneko Lasarte-Oria saria. Gai librea eta gehienez 1.500 karaktere, zuriuneak barne hartuta (1997 eta 2007 bitartean jaiotakoentzat).
    • Saria: Diploma eta 650 euro.