Oriarte Landaberri institutuan egingo dute larunbateko Udaberriko Festa, eguraldiagatik

Txintxarri Aldizkaria 2023ko maiatzaren 11

Makina bat jardueraz osatutako egitaraua prestatu dute Iñigo de Loiola kaleko auzotarrek larunbaterako: Udaberriko Festa ospatuko dute. Moldaketa bat egin behar izan dute, ezinbestean: bertako plazan beharrean, Oriarte Landaberri institutuan aurrera eramango dituzte ekimenak, eguraldi txarra iragarrita dagoelako.

Hau da antolatzaileek aurkeztu duten egitaraua:

  • 10:00etatik 11:30era: Diana. Trikitixa Ankoker auzoan barrena.
  • 11:00etatik 20:00etara: Pintxo potea, izakinak amaitu arte.
  • 11:00etatik 13:00etara: Haurrentzako jolasak.
  • 12:00etan: Bizkotxo lehiaketa. Ordu horretarako lehiaketan parte hartu nahi duten bizkotxoak aurkeztu beharko dituzte parte-hartzaileek. 
  • 12:00etatik 14:00etara: Gautxori txaranga kaleetan zehar. 
  • 14:30ean: Paella jana. Txartelak Iñaki tabernan eros daitezke, 8 euroren truke. 
  • 16:00etan: Bingoa.
  • 18:00etan: Dantzak (salsa, merenge, eta abar.)
  • 19:00etan: DJ Karpin, festa amaitu arte.