Zelaira gogotsu atera ziren bi taldeak eta defentsa lan ederra egin zuten. Entsegurik ez zen izan partida osoan eta zigor ostiko bitartez, lortu ziren puntu guztiak. Markagailua irekitzen lehena Zarautz izan zen eta atsedenaldira, 9-0ko markagailuarekin iristea lortu zuen. Aldea mantenduz gero, finalerako sailkapena eskuan zuen taldeak, baina bigarren zatia falta zen.
Atsedenaren ostean, Santanderrek eta Beltzek ongi baliatu zituzten zigor ostikoak. Alabaina, aurkaria finago ibili zen eta 15-12 gerturatu zen.
Azkeneko bost minutuetan sartzearekin bat, Zarautzek 18-12koa jarri zuen markagailuan. Helburua eskuratzeko minutu bat falta zela, ordea; Santanderrek aldeko zigor ostikoa egin zuen.
Zarautzek ezin izan zuen azken jokaldirik gauzatu eta 18-15koarekin zapore gazi gozoa geratu zitzaien beltzei. Garaipena erdietsi zuten, baina hiru puntuko aldea ez zen nahikoa Ohorezko mailako igoerako finalean egoteko.