Aldapeta Mariaren aurkako hitzordu bikoitza gainditu du Ostadarrek azken jardunaldian

Txintxarri Aldizkaria 2023ko maiatzaren 11

Ligako azken jardunaldian, Ostadar Boleibol saileko kadete taldeek (A eta B) Aldapeta Maria ikastearen aurkako hitzordu bikoitza izan zuten Maialen Chourraut kiroldegian. Talde urdin-beltzak izan ziren nagusi. Horri esker, euren multzoetan lehen bosten artean amaitu dute  Gipuzkoako txapelketa

Ostadar B izan zen lehena kantxara sartzen eta aurrean Aldapeta Maria C izan zuen. Neurketa borrokatua izan zen. Lehen seta (25-27) aurkariaren aldeko izan bazen ere, gainerako hiruetan ederki egin zuten lan Ostadarreko jokalariek garaipena lortzeko: 25-18, 25-23 eta 18-25. 

A taldeak ere izerdi ederra egin behar izan zuen Aldapeta Maria B garaitzeko. Bi set (25-15 eta 25-23) irabazi ostean, aurkariak bosgarren seta jokatzea behartu zuen (23-25 eta 22-25). Azken horretako 15-11ko markagailuak etxekoei eman zizkien puntuak.