Sanpedroetan jarduerak antolatzen dituztenei laguntzeko lerro bat prestatu du udalak

Txintxarri Aldizkaria 2023ko mai. 11a, 07:30

Iazko sanpedroetako haurren txupinazoa.

Lasarte-Oriako Udalak iragarri du dirulaguntza lerro bat prestatu duela, 10.157 eurokoa, San Pedro Jaietan jarduerak antolatzen dituzten eta egoitza Lasarte-Orian duten pertsona fisikoentzat nahiz juridikoentzat. Hilaren 25era arte egin ahalko dituzte eskaerak, ostegunarekin. 

Interesa dutenek dirulaguntzen eskatzaileen erregistro orokorrean izena emanda egon behar dute eta "behar bezala" bete beharko dute eskaera orria, "zehatz-mehatz azalduz garatuko duten programa eta aurrekontua". Balorazio irizpideak hauek izango dira:

  • Jardueraren aurrekontua, 40 puntu.
  • Parte hartzaileen kopurua, 20 puntu.
  • Jardueraren finantzazio tasa, 15 puntu.
  • Ekimenak egina duen ibilbidea edo errotze maila, 10 puntu.
  • Antzeko proposamenekiko koordinazioa, 10 puntu.
  • Entitatearen edo konpartsaren fidagarritasuna, 5 puntu.