Ostadar Atletismo saileko infantil taldeak Eskolarteko Gipuzkoako txapelketa lehiatu zuen hilaren 7an, Ordizian. Nesken taldeak bosgarren postuan amaitu zuen lehia; mutilak, berriz, zazpigarren izan ziren. Emaitzen artea, Eider Redondok 80 m. hesietan egindako 12,55 marka nabarmendu dute taldeko arduradunek. Bestalde, proba libreak ere izan ziren Donostian eta June Garciak (10,80 m.) zein Oinatz Almagrok (12,27 m.) euren marka ondu zuten jauzi hirukoitzean.