Bihar hasiko den XV. Udaltop 250 lagunek jarraituko dute

Txintxarri Aldizkaria 2023ko mai. 10a, 13:09
Udaltop topaketen hamargarren aldiko hitzaldi bat.

16 urte bitarteko neska-mutilen eskola orduz kanpoko jardunean hizkuntza politika egokiak antolatzeko jarraibideak ematen jarraituko du aurten Udaltopek. Bihar eta etzi egingo dute hamabosgarren aldia, Manuel Lekuona Kultur Etxean. Biharko hasiera ekitaldian, 09:00etan, Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Lasarte-Oriako Udaleko ordezkariak izango dira. 

Iaz, maila teorikoan jarri zuten fokua, eta, aurten, kasu praktikoak ekarriko dituzte. Gainera, eskolaz kanpoko jardueretan euskararen erabilera monitorizatzeko erreminta sortzeko eman diren urratsak aurkeztuko dituzte. Guztira, Euskal Herri osoko 250 lagun elkartuko dira jardunaldia jarraitzen. Gehienak, 160 bat, Manuel Lekuona Kultur Etxean, eta, gainerakoak, streaming bidez.

EGITARAUA