Herri Urratsera joateko autobus txartelak salgai

Txintxarri Aldizkaria 2023ko mai. 10a, 08:00

Aurtengoa 40. aldia izango da, eta, ohi bezala, Senpereko lakuan ospatuko dute festa, igande honetan, Urratsak zubi lelopean. Bertara joateko autobusa antolatu dute Dobera eta Ttakun KE euskara elkarteek. Ibilgailua 09:00etan aterako da Tajamar biribilgunetik. Txartelak erosteko azken eguna bihar izango da, hilak 11.

Ordutegia eta geldialdiak:

  • 09:00etan Lasarte-Orian (Tajamarreko errotondan)
  • 09:15ean Hernanin (Atsegindegin, Biteri ondoko geltokian)
  • Itzulera: 19:00etan

Tiketak bi euskara elkarteetan daude salgai: Haurrek, 12 urtera arte, 8 euro ordaindu beharko dituzte; helduek aldiz, 10 (Ttakun KEko bazkide badira). edo 12. Hauek dira helbideak eta haiekin harremanetan jartzeko bideak:

  • Dobera: Larramendi kalea, 11 (behea), 943-33 27 99.
  • Ttakun: Geltoki kalea, 4 (behea), 695 78 53 89, kultura@ttakun.eus

Antolatzaileen oharrak

Autobusa atera­tzeko, gutxienez 35 lagunek eman beharko dute izena, antolatzaileek zehaztu dutenez. Adingabeek nagusi batekin joan beharko dute, edo, bestela, guraso/legezko tutoreen baimen idatzia entregatu beharko dute txartela erosteko momentuan.