Beltzak Rugby Taldeko 14, 12 eta 10 urte azpiko gaztetxoek denboraldiko azken hitzordua izan zuten hilaren 7an, Kontxako Hondartza Torneoa. Eskola ezberdinetako 400 bat gazte bildu ziren, baita errugbi inklusiboko taldeak ere. Beltzak bezala edo Zarautz Errugbi taldeko kideekin batera seina neurketa jokatu zituzten. Ostean, Kontxan bainatzeko tartea ere izan zuten.