Maiatzaren 1ean hasi zen liga Mutrikun eta hilaren 6an eta 7an, jardunaldi berriak jokatu dira. Mutrikun trainerilla bakarra atera zuen talde berdeak eta bigarren postua eskuratu zuten. Hilaren 6an, Pasai Donibanen, Hondarribia A eskifaiako tostan egon zen herritarra eta garaile izan ziren. Azken jardunaldian, Getarian, B ontzian arraun egin zuen eta ez zuen hainbesteko zorterik izan, seigarren amaitu zuten saioa.
Hilaren 13an, Hondarribian jokatuko dute azken hitzordua.