Hendaia eta Hondarribiara bisita lagun artean

Txintxarri Aldizkaria 2023ko maiatzaren 10a

Ostadar Ipar Martxa eta Otsabagiako taldea, atseden hartzen. Arg.: Ostadar Ipar Martxa.

Ostadar Ipar Martxako taldeak lagun duten Otsagabiako taldearen bisita jaso du hilaren 6an. Guztiek batera Hendaia eta Abadia gaztelua zein Hondarribia bisitatu dute kirola eginez. Lasarte-Oriako taldea maiatzaren 13-14 asteburuan joatekoa zen Nafarroa Garaiko herrira, baina ez da posible izango eta iraila amaieran egingo du bidaia.

Ostadar Ipar Martxa eta Otsabagiako taldea, Hendaiako hondartzan. Arg.: Ostadar Ipar Martxa.