Eusebio Goikouria hil da

Txintxarri Aldizkaria 2023ko maiatzaren 10a

Eusebio Goikouria, 2019ko uztailean Lasartearraren omenaldia jaso berritan. Argazkia: Txema Valles.

Eusebio Goikouria hil da berriki, 90 urte zituela. Oso pertsona ezaguna izan zen Lasarte-Orian, ekitaldi sozial eta kultural ugaritan parte hartu zuelako, besteak beste, ATLO elkartearen danborradan. Bizkaitarra jaiotzez, Lasartearra elkarteko bazkide fundatzaileetako bat izan zen. Astelehenean egin zituzten haren omenezko hileta elizkizunak San Pedro elizan.

Lasartearra elkartea eta ATLO (Lasarte-Oriako Danborrada) elkartea doluan daude joan den ostiralean, 90 urte zituela, hil zelako Eusebio Goikouria, biriketako krisi bat gainditu ezinda. Astelehenean egin zituzten haren omenezko hileta elizkizunak egin ziren San Pedro elizan. Herritarra oso pertsona ezaguna izan zen arlo sozial eta kulturalean, makina bat ekitalditan parte hartu zuelako. Bizkaitarra jaiotzez, Errekaldeko Coca Colaren biltegi berria eraikitzeko arduradun teknikoa izan zen hainbat urtez; bertan lan egin zuen erretiroa hartu arte. Lasartearra elkartearen bazkide fundatzaileetako bat izan zen; orain gutxi hasi da elkarte hori bere 50. urteurrena ospatzen. Erribera kaleko 10. zenbakiko egoitzan omenaldia egin zioten 2019ko uztailaren 31n, Bazkidearen Egunean, eta Inaxio Urruzola presidentearen plaka bat jaso zuen.

Lasarte-Oriako danborradako kide izan zen hainbat hamarkadatan, Felix Telleriaren zuzendaritzapean, eta ATLO elkartearen lankidetza leiala izan zuen. Elias Goikouriaren aita zen, urte luzez Zero Sette akordeoi orkestren zuzendari izandakoa lehenik, eta Su Berri-koa, ondoren, azken hori desegin zen arte. Bi musika talde horiekin kolaboratu zuen Eusebiok. Rosario Erauskinekin ezkonduta, bi seme-alaba zituen: Agurtzane eta Elias bera. Goian bego.