Afari berezia egingo dute gaur Intza elkartean, Pilota sailarentzat dirua biltzeko

Txintxarri Aldizkaria 2023ko maiatzaren 9a

Intza elkarteak sukaldari trebe ugari gonbidatu ditu gaur Sagardotegi kaleko egoitzara. Afari berezi bat prestatuko dute horiek guztiek; Pilota sailarentzat dirua biltzea da helburua. 

Hauxe izango da menua: 

  • Arrain zopa. Aldanondo erretegiko Mikel Mayan sukaldariak prestatuko du.
  • Porru eta ganba pastela pikillo piper saltsarekin, Abend Kafe Antzokiko sukaldari Ion Pagolaren eskutik.
  • Txahal masailak, Avenida taberna-jatetxeko Yon Mikel Rodriguez sukaldariaren eskutik.
  • Otarrainxkak hirugiharrarekin. Tripontzi tabernako Igor Muñoa sukaldariak prestatuko ditu.
  • Txipiroiak bere tintan, Aratz Erretegiko Xabier Zabaleta sukaldariaren eskutik.
  • Foie eta sagar hostorea, Lasarte-Oriako herriko etxeko sukaldari Javi Penasen eskutik.
  • Rafa Gorrotxategi gozogile ezagunak postrea prestatuko du.