Intza elkarteak sukaldari trebe ugari gonbidatu ditu gaur Sagardotegi kaleko egoitzara. Afari berezi bat prestatuko dute horiek guztiek; Pilota sailarentzat dirua biltzea da helburua. Hauxe izango da menua:
- Arrain zopa. Aldanondo erretegiko Mikel Mayan sukaldariak prestatuko du.
- Porru eta ganba pastela pikillo piper saltsarekin, Abend Kafe Antzokiko sukaldari Ion Pagolaren eskutik.
- Txahal masailak, Avenida taberna-jatetxeko Yon Mikel Rodriguez sukaldariaren eskutik.
- Otarrainxkak hirugiharrarekin. Tripontzi tabernako Igor Muñoa sukaldariak prestatuko ditu.
- Txipiroiak bere tintan, Aratz Erretegiko Xabier Zabaleta sukaldariaren eskutik.
- Foie eta sagar hostorea, Lasarte-Oriako herriko etxeko sukaldari Javi Penasen eskutik.
- Rafa Gorrotxategi gozogile ezagunak postrea prestatuko du.