TXINTXARRI-ren argazki lehiaketaren irabazleek sariak jaso dituzte

Txintxarri Aldizkaria 2023ko mai. 9a, 13:38

TXINTXARRI-ren Aste Santuko argazki lehiaketaren irabazleek sari ederrak jaso dituzte egunotan: Asier Garciak, Epaimahaiarena, Aldikako kutixiaz betetako saski bat, eta Leire Vareak, Irakurleena, Errigorako produktuz jositako otar bat. Ilunabarra Keramasen eta Txoko polita izan dira irudi sarituak, hurrenez hurren. Eskerrik asko partaide eta babesle guztiei! Adi egon, horrelakoak antolatzen jarraituko baitugu!