Guztira, zortzi denboraldi eta 108 partida jokatu ditu talde txuri-urdineko kapitainak. Garaipen ugari lortu ditu taldearekin, tartean 2019 urtean Erreginaren kopa altxa zuen.
Denboraldiari amaiera emateko bi hitzordu geratzen dira eta ilusioz egingo die aurre Lasarte-Oriako jokalariak.
Iparragirrek oso lasai dagoela eta belaunaldi berriei testigua pasatzeko garaia iritsi dela azpimarratu du agurra iragartzeko Real Sociedad taldeak egin duen bideoan. Horrez gain, futbolean eman zituen lehen pausoei eta talde ezberdinetan egin duen ibilbideari errepaso ederra egin dio.
Realak eskerrak eman nahi dizkio Iraia Iparragirreri zortzi denboraldietan erakutsitako profesionaltasun eta dedikazioagatik eta, aldi berean, bere etorkizun pertsonalerako onena opa dio.