2023/06/03 11:00 - 14:00

Jaia

Denboraldi amaierako festa

Denboraldi amaierako festa
Michelingo pilotalekua, Lasarte-Oria

Ostadar SKTk denboraldi amaierako festa egingo du, 11:00etatik aurrera, Michelingo frontoian. Urtero legez, Auzolan eta Kirolari Onenaren sariak banatuko ditu Ostadarrek, eta, ondoren, sail bakoitzak taldeetako jokalari jatorrenei aitortza egingo die. Egitarauan badago berrikuntzarik, izan ere, 40. urteurrenaren harira talde argazki erraldoi bat aterako dute kirolari guztiekin. Bukatzeko, jan-edana izango dute Beltzak errugbi eskolakoek antolatutako hirugarren denboran.