Ikastaro bakoitzeko tasak hauek dira:
| Ikastaroa | Erroldatuek ordaindu behar dutena | Ez erroldatuek ordaindu behar dutena |
| Musika txokoa | 297,50 euro | 357,85 euro |
| Hizkuntza musikala | 297,50 euro | 357,85 euro |
| Musika instrumentua | 297,50 euro | 357,85 euro |
| Txistua edo akordeioa | 232,90 euro | ---------- |
| Hizkuntza musikala eta instrumentua | 551,10 euro | 668,80 euro |
| Hizkuntza musikala eta txistua edo akordeoia | 431,85 euro | ---------- |
| Korua | 49,85 euro | 60,50 euro |
| Ganbera | 149,60 euro | 179,65 euro |
| Instrumentu taldea | 98,20 euro | 119,30 euro |
Udalak adierazi du herritarrek zenbait hobari dituztela aukeran, baldintza hauen barruan: Gizarte Larrialdietako Laguntzak jasotzea; langabezian egotea; udalaren edo Eusko Jaurlaritzaren gazte txartelaren titularra izatea (%10); eta familia ugaria izatea (familia unitateko bi kide edo gehiago matrikulatzen badira, %30).
Matrikula egiteko epea ekainaren 12tik 23ra artekoa izango da, bi egunak barne. Plazarik libre geratuko balitz Hizkuntza musikala eta Instrumentua ikastaroetan, eskaera egin dutenek aukera izango dute izena emateko, ordenaren arabera. Tasak helbideratzearen bidez kobratuko ditu udalak.
Zalantzak galdetu eta informazio gehiago eskuratzeko musikaeskola@lasarte-oria.eus helbide elektronikora idazteko eskatu dute.