Lasartearra elkarteak 50 urte beteko ditu aurten eta ospatzeko zenbait jarduera aurrera eramango ditu. Horietako bat ostiral honetan izango da: Ane Labaka eta Lierni Rekondo bertsolari lasarteoriatarrekin bertso afaria, 20:30etik aurrera, Erribera kaleko 10. zenbakiko egoitzan. Antolatzaileek jakinarazi dute tiketek 18 euro balio dutela eta ekitaldiaren egunean bertan ordaindu beharko dituztela bertaratzen direnek.