Txalo Produkzioak taldeak Kanpora sartzen antzezlanaren emanaldia egin du larunbat arratsaldean kultur etxean. Herritar askoren jakin mina piztu duen obrak Xabin Fernandez du protagonista, bai oholtza gainean bai istorioan. Izan ere, duela hamarkada bat seropositiboa zela jakitean bere bizitza nola aldatu zen azaltzen baitu antzezlanak. Birusa gorpuzteko ardura Intza Alkain herritarrak du, eta gaiak pentsaraz dezakeenaren kontra, komediatik kontatutako pasadizoz osatuta dago. Hala ere, Fernandizi estigmak nola eragin dion erakusten du, baita kutsatuta egoteak gaitza garatu eta hiesa izatea edota hiltzea esan nahi ez duela ere.