Datorren ostegunean berrirekiko dute Jalgi kafe antzokia

Txintxarri Aldizkaria 2023ko mai. 5a, 13:31

Ttakun Kultur Elkarteak iragarri du datorren asteko ostegunean berrirekiko duela Jalgi kafe antzokia. Irekiera ekitaldia 19:00etatik 21:00etara egingo dute. 

Lan eta lan ibili dira azken asteetan, tabernari itxura berri bat emateko. Momentuz, aurreratu dezaketena da Sara Etxeberria artista lasarteoriatarrak mural eder bat margotu duela. Zatoz ostegunean, eta ikusi!