Herri Urratsera joateko autobusa antolatu dute Ttakun eta Dobera euskara elkarteek

Txintxarri Aldizkaria 2023ko maiatzaren 4a

Aurtengoa 40. aldia izango da, eta, ohi bezala, Senpereko lakuan ospatuko da festa, hilaren 14an, urratsak zubi lelopean. Bertara joateko autobusa antolatu dute Dobera eta Ttakun euskara elkarteek. Ibilgailua 09:00etan aterako da Tajamar biribilgunetik.

Ordutegia eta geldialdiak:

  • 09:00etan Lasarte-Orian (Tajamarreko errotondan)
  • 09:15ean Hernanin (Atsegindegin, Biteri ondoko geltokian)
  • Itzulera: 19:00etan

Tiketak bi euskara elkarteetan daude salgai: Haurrak hamabi urterarte 8 euro ordaindu beharko dute, helduek aldiz bazkide direnek 10 euro ordaindu beharko dituzte, eta ez direnek, 12. Hauek dira helbideak eta haiekin harremanetan jartzeko bideak:

  • Dobera: Larramendi kalea, 11 (behea), 943-33 27 99.
  • Ttakun: Geltoki kalea, 4 (behea), 695 78 53 89, kultura@ttakun.eus

Antolatzaileen oharrak

 Autobusa atera­tzeko, gutxienez 35 lagunek eman beharko dute izena, antolatzaileek zehaztu dutenez. Adingabeek nagusi batekin joan beharko dute, edo, bestela, guraso/legezko tutoreen baimen idatzia entregatu beharko dute txartela erosteko momentuan.