Apirilaren 28an, ostiralean, Lazkaoko proban parte hartu zuten Uxue Ariztimuño eta Unai Iribar herritarrek, 29.40.
Apirilaren 30ean, igandea, LOTMEko Arantxa Zapata herritarra Errioxan izan zen VIII. Los Meandros de Briones proba jokatzen. Zazpi kilometroko ibilbidea egiteko 52.53 behar izan zuen.
Bestalde, taldekide Mertxe Casas Bardeetan, Nafarroan, egin zen I. Trail Mirador de las Bardenas lehiaketako 20,5 kilometrotako proban hirugarren sailkatu zen, 03.04.57.
XVIII. Pagoeta Mendi Lasterketan ere izan ziren herritarrak bakarka (21 km.) zein bikote mistoan (8 km.) lehian. Lehenean David Garcia (02.01.37), Mikel Ubegun (02.09.13) eta Ivan Gutierrez (02.25.58) herritarrak zein LOTMEko Xabier Aizpuruak (02.32.22) amaitu zuten proba.
Bikotekakoan LOTMEko Alberto Roman eta Noemi Santamariak 55.55ko marka egin zuten helmugan. Proba horretan Mikel Garcia (56.51) eta Axeriak taldeko Beñat Los Arcos (01.00.01) herritarrek ere parte hartu zuten.
Azkenik, maiatzaren lehenean, Andoaingo Santa Krutz Kros herrikoian herritar talde bat izan zen lasterka eta horien artean azkarrena, Raul Gomez Margallo izan zen; helmugan 33.00 marka eginda seigarren sailkatu zen.