Lasarte-Oria Kirol Elkarteko Unai Guisado judokak Eskola mailako Espainiako txapelketan parte hartu zuen, apirilaren 29an, Madrilen, Euskal Federazioko kide bezala. Kadete mailako 66 kilo azpiko lehiaketan borrokatu zen herriko judoka gaztea eta ez zuen zorterik izan; ezin izan zen dominen lehiara iritsi. Guisadok bi norgehiagoka egin zituen eta bietan aurkariak gailendu ziren. Lehen fasean Julio Carazo madrildarraren aurka neurtu zituen indarrak LOKEko judokak eta ipon batek lehiaketa nagusitik kanpo utzi zuen. Bigarren aukera ere izan zuen Guisadok podiumera igotzeko; brontzezko dominen kanporaketa jokatu zuen. Alabaina, Extremadurako Jose Mancerak bidea itxi zion herriko judoka gazteari.