Infantil mailan izan ziren horietako bost. Eider Redondok eta Iugatz Almagrok bina jantzi zituzten eta Kevin Pinzak bat.
Luzera jauziko lehiaketan, esate baterako, lehen bi postuetan izan ziren Redondo eta Almagro. Lehiaketa zirraragarria izan zen. Herritarrek lehen postua eskuratzeko lehia bizian izan ziren eta saioko azken jauzian Redondok urrezko domina eraman zuen, 5,04 metroko jauziarekin; Almagrok 4,82 metrokoa egin zuen.
220 m. hesi proban ere lehen postua lortu zuen Redondok sailkapen proba guztietako azkarrena izanik, 32,36.
Almagrok, aldiz, bigarren sailkatu zen 800 metro lasterketako sailkapen proban zein finalean.
Pisu jaurtiketa proban ere taldekide Kevin Pinza podiumeko gorenera igo zen, 10,34 m., eta Xabier Martinek, berriz, bosgarren amaitu zuen lehia 9,11 metroko jaurtiketarekin.
Alebin mailako jauzi hirukoitzean lortu zuen jardunaldiko azken domina Dana del Amok. Talde urdin-beltzeko atleta gazteak zilarrezko domina eskuratu zuen, 7,78 m. eta Eibarren altuera proban lortutako brontzezko postuari gehitu dio podium berria.
Proba berean, Nahia Garciak laugarren postuan amaitu zuen jardunaldia, 7,60 metroko jauzia eginez.
Ostadarreko alebinek atsedena izango duten arren, infantilek hilaren 6an, infantil mailako eskolarteko Gipuzkoako txapelketa lehiatuko dute. Ostadar SKTko 31 gaztek parte hartuko dute, baita Atletico San Sebastianeko Hodei Murguiondo herritarrak ere; 80 m. hesi proban parte hartuko du.
Proba libreak
Aire libreko proba libreetan, aldiz, luzera jauzia, 100 m. lasterketa eta xabalina jaurtiketa probak jokatu zituzten herritarrek.
Aipatzekoak dira Alex Alkainek 100 m. lasterketan lortutako 11,48ko marka edo luzera jauzian egindako 6,08 metroko jauzia, Iraia Alkortak 100 m. lasterketan ekuratutako 12,75ko marka eta Alaia Ramosek xabalinarekin egindako 30,47 metroko jaurtiketa.