Texas Lasartearra garaile izan da kadete kopako derbian

Txintxarri Aldizkaria 2023ko mai. 4a, 15:30

Ostadar SKT C eta Texas Lasartearra kadeteen I. mailako taldeek derbia jokatu zuten kopako 11. jardunaldian. Michelin kirol guneko zelaian, bi taldeen arteko norgehiagoka borrokatua izan zen. Erasoan aukera asko sortu arren, urdin-beltzek ezin izan zuten baloia atean sartzerik izan. Zuri-urdinek, aldiz, ongi baliatu zituzten euren arrisku egoerak eta 0-2 gailendu ziren.