Asteburu honetan abiatuko dira auzoz auzoko tailerrak

Txintxarri Aldizkaria 2023ko maiatzaren 4a

Saio bikoitza izango da larunbat honetan, hilak 6. Sasoetan txapak egiten ikasiko dute, eta Zabaletan, berriz, ipuin kontaketa izango da.

Txapa tailerra 11:00etan hasiko da eta 13:30ean amaitu. Ipuin kontaketa, berriz, eguerdian jasiko da eta ordubeteko iraupena (13:00ak arte) izango duela iragarri du udalak. Argitu du azken hori 3 eta 4 urteko gaztetxoei zuzenduta dagoela. 

Ekaineko lehen larunbatera arte izango dute haurrek auzoz auzoko jardueretan parte hartzeko aukera, eta ordura artekoak ere iragarri dituzte:

  • Hilaren 13an (larunbata), 11:00etatik 13:30era: azazkal tailerra, Zabaleta auzoan. 
  • Hilaren 13an (larunbata), 12:00etatik 13:00etara: ipuin kontalaria, Sasoeta auzoan. 
  • Hilaren 20an (larunbata), 11:00etatik 13:30era: Hennarekin egindako tatuajeak, Oria auzoan.
  • Hilaren 20an (larunbata), 12:00etatik 13:00etara: ipuin kontalaria, Oria auzoan. 
  • Hilaren 27an (larunbata), 11:00etatik 13:30era: mandala tailerra, Atsobakar auzoan. 
  • Hilaren 27an (larunbata), 12:00etatik 13:30era: ipuin kontalaria, Zumaburu auzoan. 
  • Ekainaren 3an (larunbata), 11:00etatik 13:30era: Baratza tailerra, Zumaburu auzoan.
  • Ekainaren 3an (larunbata), 12:00etatik 13:00etara: Ipuin kontalaria, Atsobakar auzoan.